Legislación »
Constitución
|
|
«... beren politika eskubideen erabilpen osoan aurkitzen direnak hautesle eta hautagarriak dira.
Legeak aitortuko du eta Estatuak Espainiatik kanpo dauden espainolei bozketa eskubidearen iharduera eskainiko die.
Erregearen Etxea Gorte Orokorrak: legegintza boterea eta Gobernuaren kontrola Agintaritza parlamentarioa Diputatuen Biltzarra Hauteskunde sistema Legealdia lau urte 21
6. Agintea bukatu ondoreneko hogeita hamar eta hirurogei egunen bitartean izango dira hauteskundeak. Biltzar hautatua hauteskundeak egin eta hurrengo hogeita bost egunen barruan bilerazia izango da.
69. artikulua
1. Senatua lurraldeen ordezkaritzaren Ganbara da.
2. Probintzia bakoitzean lau senatore hautatuko dira bozketa orokor, libre, berdin, zuzen eta bozemaileen isilpean haietariko bakoitzetik lege organiko batek finkatzen duen arabera.
3. Irla probintzietan, irla bakoitza edo taldeka, kabildo edo Irla Kontseiluak barruti bat osatuko du Senatoreen hauteskundeetarako, hiru irla nagusiko —Gran Canaria, Mallorca eta Tenerife— bakoitzari hiru dagozkiolarik eta hurrengo irla eta irla taldeko bakoitzari bat: Ibiza-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta La Palma.
4. Ceuta eta Melillakoek, bakoitzak bi senatore hautatuko ditu.
5. Erkidego Autonomoek izendatuko dute gainera Senatore bat eta beste bat dagokion lurraldean milioi bat biztanleko. Izendatzea legegile Biltzarrari dagokio edo Erkidego Autonomoko erakunde kolegiatu Gorenari, Estatutuetan ezartzen denaren arabera, era guztietara egokizko ordezkaritza proportzionala aseguratzen dutelarik.
6. Senatua lau urtetarako hautatzen da. Senatoreen agintea hautapenetik lau urtetara bukatzen da edo Ganbararen deuseztatze egunean.
70. artikulua
1. Hauteskunde legeak mugatuko ditu Diputatu eta Senatuak hauta ezineko eta adiezineko arrazoiak era guztietan zera barneratuz: a) Konstituzio Auzitegiko kideak.
b) Legeak mugatzen dituen Estatu Administrazioko goi arduradunak, Gobernu kideak izan ezik.
c) Herri Defendatzailea.
d) Lanean ari diren Magistratu, Epailari eta Fiskalak.
e) Militar profesionalak eta lanean ari diren Polizi eta Seguritate indarretako kideak.
f) Hauteskunde batzarre kideak.
2. Ganbara biotako kideen izendapen eta noragin baliapena epaile kontrolaren menpean izango da, lege hauteskundeak ezartzen duen arabera.
71. artikulua
1. Diputatu eta Senatoreek beraien funtzio ihardunketetan agertutako iritziengatik ukiezintasuna gozatuko dute.
2. Era berean Diputatu eta Senatoreek beraien agintaritza garaian inmunitateaz gozatuko dute eta delitu agirikoagatik bakarbakarrik atxilotuak izan daitezke. Ezin zaie errurik bota ez eta prozesatu ere dagozkien Ganbaren aldez aurretikako autorizapenik gabe.
3. Diputatu eta Senatuaren aurkako auziak Goren Auzitegiko zigor sailari dagokizkio.
Senatua, lurraldeen ordezkaritza Ganbara Legealdia lau urte Hauta ezinekoak eta adiezinekoak Ukiezintasuna eta inmunitate... »
|
|
|
|