Legislación »
Constitución
|
|
«... 22 4.
Diputatu eta Senatariek beraiei dagozkien Ganbarek finkaturiko soldata jasoko dute.
72. artikulua
1. Ganbarek beraien Barne-Erregelak ezartzen dituzte, beraien aitzinkontuak autonomikoki onartu eta adostasunez Gorte Orokorretako Pertsonal Estatutua arautuz. Araudiak eta hauen osotasunean, era azken botoetara eramanak izango dira, gehiengo absolutoa behar izanik.
2. Ganbarek beraiei dagozkien lehendakari eta mahaiko beste kideak hautatzen dituzte. Elkarrekiko bilkuretan Biltzarre lehendakaria buru izango da eta Gorte Orokorreko Araudiaren arabera zuzenduak Ganbara bakoitzeko gehiengo absolutoaz onarturikoa.
3. Ganbaretako Lehendakariek hauen izenean erabiltzen dituzte botere administratibo eta polizi eskubideak beraiei dagozkien tokietako esparruan.
73. artikulua
1. Ganbarak urtero bilduko dira bi aldi arruntetako bilkuretan. Lehena, Irailetik Abendura, eta bigarrena, Otsailetik Ekainera.
2. Ganbarak aparteko bilkuretan bil daitezke Gobernuaren eskabidez, Diputazio Iraunkor edo edozein Ganbaratako gehiengo kide absolutoen eskakizunez. Aparteko bilkurak eguneko aztergai mugatu batez bileraziak izango dira eta bukatuak hura ahitzen denean.
74. artikulua
1. Ganbarak elkarrekiko bilkuretan bilduko dira legegintzakoak ez diren konpetentziak erabiltzeko II. Tituluak espreski Gorte Orokorrei iratxekitzen dizkienak.
2. Gorte Orokorretako erabakiak, 94., 1., 145., 2. eta 158., 2. artikuluetan aurreikusiak Ganbara bakoitzeko gehiengoen iritziz aukeratuko dira. Lehen kasuan, prozedura Biltzarretik hasiko da, eta beste bietan, Senatutik. Kasu biotan, Senatu eta Kongresua akordio batetara ez badatoz, Batzorde nahasi baten bidez saiatuko da Diputatu eta Senatoreen zenbakia berdina izanik. Batzordeak testu bat aurkeztuko du berau Ganbara biak botatuz. Ezarririk dagoen eran onartzen ez bada, biltzarrak gehiengo absolutoz erabakiko du.
75. artikulua
1. Ganbarek osoan eta Batzordez funtzionatuko dute.
2. Ganbarek Batzorde legegile iraunkorrengan lega dezakete lege propozisio edo proiektuaren onartzea. Bestalde, Osoak edozein unetan eska dezake ordezkaritza honen gaia izan den lege proposizio edo proposamenaren eztabaida eta bozketa.
3. Aipatutako atalean erabakitik at gelditzen dira Konstituzio aldaketa Konstituzionala, nazioarteko arazoak, lege organiko eta oinarrizkoak eta Estatuko aitzinkontu Orokorrak.
Ganbaren BarneErregelak Ganbaren bilkurak Ganbaren elkarrekiko bilkurak Ganbara Osoa eta Batzordeak 23
76. artikulua
1. Kongresu eta Senatuak, eta haien kasuan Ganbara biak elkarekin, edozein interes publiko gai ikerketarako Batzordeak izenda ditzakete. Hauen erabakiak auzitegientzat ez dira betebeharrekoak izango, eta ez dituzte eragingo epaileen erabakiak. Hala eta guztiz ere, ikerketa ondorioaren berri egoki denean, aproposeko ekintzak, Ministeritza Fiskalari komunikatu beharko zaizkio.
2. Ganbaren eskabidez beharrekoa izango da azaltzea. Legeak arautuko... »
|
|
|
|