Legislación »
Constitución
|
|
«...dute, legeek ezartzen dituzten baldintzez, funtzio eta kargu publikoetara heltzeko.
24. artikulua
1. Pertsona eskubidea epaile eta auzitegietatik benetako babesa lortzeko eskubidea dute beraiei dagozkien eskubide eta interes legezkoen ihardunetan, inoiz ere babes gabe eman ahal ez izateko.
2. Era berean, denek dute hontarako eskubidea: legeak lehendik izendaturiko Epaile arruntengana jotzeko, baita abokatuaren defentsa eta laguntza exijitzeko ere, haien aurkako salaketaren azalpenerako, auzibide agirizkora behar ez bezalako luzapenik gabe eta garantia osoz defentsarako dagozkien froga guztiak erabiltzeko, norBilera eskubidea Elkartze eskubidea Parte-hartze eskubidea Eskubideen babes judiziala 11 beraren aurka ez aitortzeko, errudunak ez aitortzeko eta errugabetzat hartzeko.
Legeak kasuok arautuko ditu, hots, senitarteko edo sekretu profesionalagatik ustezki delituzko ekintzez ez dira deklaratzera behartuak izango.
25. artikulua
1. Ezin da inor kondenatu edo zigortua izan ekintza edo usteengatik berauk egiteko unean delitu, huts edo administral arau hausteak izan ez badira, une hartan zutik dirauen legearen arabera.
2. Askatasun baztertze zigorrek eta seguritate neurriek birheziketa eta gizartean bersartzera joko dute eta ez dira izango lan bortxatuak. Presondegira kondenatuak, hura betetzen ari baldin bada, kapitulu hontako oinarrizko eskubideez goza dezake, baina ez espreski huts kondenatorio arazoagatik, zigor zentzu eta presondegi legeagatik mugaturik daudenak. Edonola ere, lan ordaindu batetara eskubidea izango du, eta baita giza asegurantzari dagozkion etekinetara ere, kultura sarbidera eta bere nortasun osoko hazkundera.
3. Administrazio zibilak, zuzenki edo laguntza gisaz askatasun gabetasuna inplikatzen duen zigorrik ezingo du ezarri.
26. artikulua Administrazio zibil eta erakunde profesionalen esparruan galerazten dira Ohore auzitegiak.
27. artikulua
1. Guztiek dute hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntzaren askatasuna aitortzen da.
2. Hezkuntzak, helburu bezala du, giza nortasunaren aurreramendu osoa, bizikidetasun printzipio demokratikoak errespetatuz eta baita behin-behineko eskubide eta askatasunak ere.
3. Botere publikoek gurasoei dagokien eskubidea garantizatuko dute haien seme-alabek hezkuntza erlijioso eta morala har dezaten beraien uste sendoei dagokien bezalaxe.
4. Oinarrizko irakaskuntza behartua eta dohainik da.
5. Botere publikoek hezkuntzarako guztien eskubidea garantizatzen dute, irakaskuntzako programaketa orokor baten bitartez, dagozkien sail guztien egiazko parte hartzeaz eta ikastetxeak sortuz.
6. Pertsona fisiko eta juridikoei aitortzen zaie ikastetxeak sortzeko askatasuna konstituzioko oinarriei dagokien begirune barruan.
7. Irakasle, guraso eta, dagokienean, ikasleek parte hartuko dute, legeak ezartzen dituen mugetan, Administrazioak herri ondasunez ordaindutako ikastetxe guztien kontrol eta gestioan.
8. Botere publikoek hezkuntza... »
|
|
|
|