Legislación »
Constitución
|
|
«... sistema arakatu eta homologatuko dute legeen betetzea garantiza dadin.
9. Botere publikoek, legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten ikastetxeak lagunduko dituzte.
Legalitate penalaren printzipioa Lan ordaindua presoarentzat Ohore auzitegien galerazpena Irakaskuntza askatasuna Hezkuntza eskubidea 12
10. Unibertsitateen autonomia errekonozitzen da legeak ezartzen dituen neurrian.
28. artikulua
1. Guztiek dute libreki sindikatzeko eskubidea. Legeak muga edo salbuetsi liezaieke eskubide honen iharduera Erakunde Armatu edo beste Talde diziplina militarraren menpean daudenei eta funtzionari publikoentzako ihardun berezitasunak arautuko ditu. Askatasun sindikalak sindikatuak sortzeko eskubidea barnetzen du eta aukeran kidetzeko; baita sindikatuek konfederazioak sor ditzakete eta nazio arteko erakunde sindikalak ere edo haietan bazkidetu. Inor ezin da behartu sindikatu batetan kidetzera.
2. Langileen greba eskubidea aitortzen da beraien interesak defendatzeko. Eskubide honen iharduera arautuko duen legeak beharrezko diren garantiak ezarriko ditu komunitateko zerbitzu premiazkoenen mantenua aseguratzeko.
29. artikulua
1. Espainol guztiek dute eskubidea idatziz, legeak onartzen duen era eta ondorioz eskabide partikularra eta amankomunekoak egiteko.
2. Indar edo Erakunde armatu edo diziplina militarraren menpe an dauden Taldeek erabil dezakete eskubide hau indibidualki eta bere lege berezi espezifikoan erabakitzen den arabera.
BIGARREN SAILA Hiritargoaren eskubide eta betebeharrak
30. artikulua
1. Espainolek Espainia defendatzeko eskubidea eta betebeharra dute.
2. Legeak finkatuko ditu espainolen betebehar militarrak eta arautuko du, beharrezko diren garantiez, kontzientzia objekzioa, eta baita beste arrazoi batzu ere beharrezko soldaduskatik libratzeko, ezarri ahalez, kasu bakoitzean, ordezkako giza prestapena.
3. Zerbitzu zibil bat ezarri ahal izango du interes orokorren helburuak lortu ahal izateko.
4. Hiritargoaren betebeharrak legearen bidez erregula daitezke, bai arrisku larrian, bai katastrofe edo lazeria publikoan.
31. artikulua
1. Guztiek lagunduko dute gastu publikoen euspenean bakoitzak ahal duen ekonomiko gaitasunaz zerga sistema baten bidez; berau berdintasun eta aurrerapen printzipioetan oinarriturik eta inoiz ez da konfiskagarri izango.
2. Gastu publikoak baliakizun publikoen bidezko banatze bat egingo du eta haren programaketa eta betetzeez erantzungo dute eragite eta ekonomiaren irizpideen arabera.
Unibertsitate autonomia Sindikatze eskubidea Greba eskubidea Eskabide eskubidea Soldaduska eta kontzientzia objezioa Zerga sistema 13
3. Mendu publikoko prestapen pertsonalak edo ondasunezkoak bakar-bakarrik ezarri daitezke legearen arabera.
32.artikulua
1. Bai gizonak eta bai emakumeak berdintasun juridiko osoz ezkontzeko eskubidea dute.
2. Legeak ezkontza erak arautuko ditu, adina, gaitasuna, ezkontideen eskubide eta betebeharrak, banatze... »
|
|
|
|