Legislación »
Constitución
|
|
«... arrazoiak, disoluzio eta haren ondorioak.
33. artikulua
1. Jabego pribatu eta oinorde eskubidea aitortzen da.
2. Eskubide hauen funtzio sozialak hauen edukia mugatuko du legeen arabera.
3. Inor ez da izango bere ondasun eta eskubideez gabetua baliagarritasun publikoa edo interes sozial justifikaturen bat ez bada medio dagokion kalteordaina eta legeek erabakitzen dutenaren arabera.
34. artikulua
1. Fundakuntza eskubidea aitortzen da legearen arabera, onura orokorreko helburuez.
2. Fundakuntzetarako ere 22. artikuluko 2 eta 4 atalean erabakitakoak aginduko du.
35. artikulua
1. Espainol guztiak lan egitera behartuak daude eta baita lan aukera, profesio eta bizibide aukeramen libre batetarako ere badute eskubiderik; baita lanaren bidezko bultzapenera eta alogera nahiko batetara beraien eta familiaren beharrizanetarakoere, inoiz ere sexu arrazoiagatik bereizketarik egin gabe.
2. Legeak langileen estatutu bat arautuko du.
36. artikulua Legeak arautuko du Kolegio Profesionalen lege errejimena eta tituludun profesioen iharduera ere bai. Kolegioen barne egitura eta iharduera demokratikoak izan behar dute.
37. artikulua
1. Legeak garantizatuko du entrepresari eta langileen ordezkarien lankide amankomunen negoziaketa, baita hitzarmenen indar elkartua ere.
2. Langile eta entrepresariek har dezaketen gatazka kolektibo neurrien eskubidea aitortzen da. Eskubide honen erabilera erregulatzen duen legeak, ezarri dakizkiokeen mugen trabarik gabe, beharrezko diren garantiak sartuko ditu Erkidego zerbitzu esentzialen funtzionamendua aseguratzeko.
Ezkontza Jabego pribatu eskubidea Fundakuntza eskubidea Lana, eskubide eta betebeharra Elkargo Profesionalak Hitzarmen eta gatazka kolektiboak 14 38. artikulua Entrepresa askatasuna aitortzen da merkatu ekonomiaren barrutian. Botere publikoek haren iharduera garantizatu eta babestu egiten dute eta baita ekoizpenaren defentsa ere, ekonomia orokorraren eskabideei kasu eginez, eta kasu hontan, planifikapena kontutan izanik.
HIRUGARREN KAPITULUA Politika sozial eta ekonomikoaren gida oinarriez
39. artikulua
1. Botere publikoek familiaren babespen sozial, ekonomiko eta juridikoa ziurtatzen dute.
2. Botere publikoek, era berean, seme-alaben babespen osoa ziurtatzen dute, hauek legearen aurrean berdinak izanik jatorria alde batetara utziz, eta hauen amena berauon egoera zibila edonolakoa izanik. Legeak posibilitatuko du aitatasunaren ikerketa.
3. Gurasoek era guztietako laguntza eskaini behar diete semealabei nahiz ezkontzakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan, haien adingabezaroan eta beste kasuetan legalki eratortzen denean.
4. Umeek nazio arteko akordioetan beraien eskubideen alde beilatzen den aldez aurretik ikusitako babesaz gozatuko dute.
40. artikulua
1. Botere publikoek zera eraginduko dute, alegia, aurreramendu sozial eta ekonomikorako baldintza lagungarriak eta herrialde errenta eta pertsonaleko banaketa egokiagoa, oreka... »
|
|
|
|