Legislación »
Constitución
|
|
«... politikoaren esparruan. Era bereziz, irabazpide osora gidaturiko politika baten alde jokatuko du.
2. Era berean, botere publikoek hurrengo politika honen alde egingo dute, hots, hezkuntza eta biregokitze profesionalen garantizapenen alde; laneko seguritate eta garbiduraren alde eta behar beharrezko den atsedena garantizatuko dute lan egunak mugatuz, aldizkako oporrak ordainduz eta egokizko zentruak eraginduz.
41. artikulua Botere publikoek hiritargo guztiarentzat giza asegurantza delakoaren erregimen publiko bat mantenduko dute, beharrizan egoeretan laguntza eta giza prestapenak garantizatuz eta batez ere enplegu ezaren garaian. Laguntza eta gehigarrizko prestamenak libreak izango dira.
42. artikulua Estatuak bereziki atzerrian ari diren langile espainolen eskubide ekonomiko eta sozial babesen alde begiratuko du, eta haien itzuleraren alde zuzenduko du politika.
43. artikulua
1. Osasun babesaren eskubidea aitortzen da.
2. Botere publikoei dagokie osasun publikoa antolatu eta babestea beharrezkoak diren zerbitzu eta prestamenen neurri, aldez aurretiEntrepresa askatasuna.
Merkatuekonomia Familia eta haurren babesa Errentaren banaketa.
Irabazpide osoa Hezkuntza profesionala.
Lan egunak eta atsedena Giza Asegurantza Emigratzaileak Osasun babes eskubidea 15 kakoen bitartez. Hontarako, legeak ezarriko ditu guztien eskubide eta betebeharrak.
3. Botere publikoek bizkortuko dute osasuna eta hezkuntza fisikoa eta kirola. Era berean, astiguneak emateko era aproposak eskainiko ditu.
44. artikulua
1. Botere publikoek kulturara bideratzea bultzatu eta babestuko dute, berton denek eskubidea izanik.
2. Botere publikoek zientzia, ikerketa zientifiko eta teknikoak bultzatuko dituzte onura orokorraren alde izanik
45. artikulua
1. Guztiek dute eskubidea pertsonaren hazkunderako egokizko ingurune batez gozatzeko, eta baita hark iraun dezan betebeharra ere.
2. Botere publikoek, berezko baliabide guztien erabiltze arrazionala zainduko dute, bizitza kalitatea hobetu eta babesteko eta ingurunea berriztatu eta defendatzeko, behar beharrezko den elkartasun kolektiboan oinarrituz.
3. Goiko atalean erabaki dena, legeak ezartzen dituen mugetan, zigor penalak ezarriko zaizkie edo, dagokienean, administratiboak, eta era berean sortutako kaltearen berriztatze betebeharra.
46. artikulua Botere publikoek ondare historikoaren jagotea garantizatuko dute, eta aberastasuna bultzatuko, eta baita Espainiako Herrien ondare kultural eta artistikoa ere; hauek osatzen dituzten ondasunak, edozein lege erregimen eta jabegoa izanda ere. Zigor legeak gaztigatuko ditu patrimonio honen kontrako atentatuak.
47. artikulua Espainol guztiek bizitza duin eta egokizko bat izateko eskubidea dute. Botere publikoek behar diren baldintzak bultzatuko dituzte eta arau erakoak ezarriko eskubide hau egiaztatzeko, lurraren erabilpena arautuz interes orokorraren arabera espekulazioa baztertzeko.
Erkidegoak... »
|
|
|
|